XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk, Jainkoak Jesusengan gizon agertuz burutu duen egintzarik harrigarriena gogoratzen dugu, eta eskertzen.

Hara, geure barruan ditugun jarrerak: poza, Jainkoaganako begirune eta maitasuna, itxaropena, fede bizia.

Abendualdian argitasun berria hartzen du salmo honekin egindako otoitzak.

Ant. Betor gugana, Jauna, zure maitasuna.

Edota:

Ant. Gure artera betor, Jauna, zure betiko bihotz ona.

Poztu zaitezte, zintzoak, Jaunagan,
zuzenak direnei dagokie Hura gorestea.
Ospa ezazue Jauna kitaraz,
egiozue soinu hamar hariko salteriaz.
Kanta iezaiozue kantu berri,
turutaz ongi eresi.

Zuzena baita Jaunaren hitza,
leiala Hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite,
Haren graziaz lurra dago bete.